Bielsarekin gertatu zen bezala, futbol sistema berria eta berritzaileak hiru hilabeteko epea gutxi gora behera beharko du engrasatuta ikusteko.
Funtzionatzen badu, primeran, baina pazientzia eduki beharko dugu. Atzetik balioa ondo ateratzea eta aurrean golak erraz sartzea, ez da gauza makala.
Beldurra pittin bat badaukat ordea, Berizzoren historia errepikatzea hain zuzen ere eta abenduan “etxeko” entrenatzaile batekin ordezkatzea halaber. Ideia hau Valverde ordezkatzeko Terzic aukeratu zutenetik, buruan badaukat bueltaka eta ezin dut kendu.
Dena den, Barçaren kontrako partidan, puntu bat ateratzea espero dut gutxienez, Athleticekin baikorra naizelako beti.
Aupa Athletic!!