Kaixo Pimpollo, ze polita hiru belaunaldi San Mamesen eta euskeraz, zelako enbidia ematen didazun, zorionak! eta zorionak be zure esfortzuarekin euskara ikasi duzulako eta aurrekoa posible egin duzulako!
Hori esanda, ni be hemen foroan euskeraz egiteko prest eta irrikitan, eta nire aportazio guztiak euskeraz izan daitezen saiatuko naiz, ea lortzen dudan jeje
Beste forero batek esan duen bezala, Korrika ez dadila aste bateko gauzan gelditu, erabil dezagun euskera geure egunerokotasunean, goazen euskera denon artean suspertzen, pentsatzen duguna baino jende gehiagok egiten du euskeraz, eta gustora gainera…
Hobeto edo txarrago, akatsekin hasieran agian, baina egin dezagun, ttipi ttapa!!